XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurasoak asko arduratzen dira seme-alabez.

Hazi ahala, nagusiek egiten dutenari begira egoten dira, nagusiekin batera ibiltzen, edota jolasean.

Jaiotzatik animalia edo landare baten kide egiten dituzte, eta hari min egiten bazaio, berak ere gaixotu egingo direla uste dute.

Sinesten dute badirela izpiritu onak eta izpiritu gaiztoak.

Onek gaixotasunak sendatzen laguntzen diete, eta gaiztoak kantu eta dantzen bidez baretzen dituzte.

Dibertitzeko, gorputza margoz, lorez, lumaz, hostoz eta abarrez apaintzen dute.

Iraintzat daukate elkarri beren izenez deitzea, eta haurrekin duten senidetzaren bitartez aipatzen dute elkar.

Oso etsai eta uzkur ageri ohi dira beste komunitate batzuekin, baina noizean behin lagun dituzten herrixketakoekin biltzen dira, eta hainbat egun irauten duten jaiak antolatzen dituzte;

kantuan eta dantzan egin, balentriak kontatu eta albisteak, esamesak eta opariak trukatzen dituzte.

Azkenaldian urre-bilatzaileek yanomami asko hil dituzte.

Gainera, bilatzaileok eta inguru haiek begiratzen dituzten militarrek gaixotasun asko eraman dizkiete;

haiek horretarako prestaturik egon ez, eta asko eta asko hil egiten dira.

Egin itzazu segidako ariketok:


- Bilatu hiztegian hitz hauen esanahiak: tapioka, batata, gerripeko, izpiritu, etsai.
- Zergatik erabiltzen dituzte hain arropa gutxi, zure ustez?
- Nondik ateratzen dituzte yanoak eraikitzeko materialak?
- Zergatik aldatzen dira bizilekuz?
- Aipa itzazu yanomami herriak dituen arazoak.

Bizitza paraje hotzetan: eskimalak

Amerikako iparraldean eskimal edo inuit izeneko hainbat herri bizi dira.

Hitz horrek okela gordinaren jaleak esan nahi du.

Zona horretan, Arktiar zirkulu polarraren eta Ipar poloaren artean, neguak oso luzeak eta hotzak dira, tenperaturak 40 eta 50 gradu zeropetik ere izaten dira, eta udak oso laburrak, eta ia ez dira gainditzen 0 graduko tenperaturarik.

Tundra deritza lurralde horri.

Eskimalak ehizan eta arrantzan aritzen dira; elurretan zakurrek tiratutako leretan ibiltzen dira, eta itsasoan kayak edo umiak izeneko kanoetan.

Itsasoan fokak, morsak eta, inoiz, baleak harrapatzen dituzte.

Horien larrua, haragia eta koipea aprobetxatzen dituzte.